viernes, 19 de diciembre de 2014

Hezkuntzan erabiltzeko biedeojokoak

Nire blogari amaiera emateko hezkuntzan erabiltzeko prest dauden bideojoko batzuk erakustea gustatuko litzaidake.

1. Minecraft: Minecraft hasiera batean ez zegoen hezkuntzan erabiltzeko prestatua baina denborarekin, bere ezaugarriak ikusita hauek irakaskuntzan izan ahal dituzten erabilgarritasunak ikusi egin ziren eta momentu horretatik hezkuntzan erabiltzen hasi zen. Gainera programadore eta irakasle batzuk elkartu egin ziren hezkuntzarako prestatuta egongo zen bideojokoaren bertzio bat egiteko.


2. Hakitzu: Arraroa iruditu daiteke hezkuntzan borroken bideojoko bat erabiltzea baina, Hakitzu borrokako bideojoko berezi bat da. Bideojokoan robot lehiaketa bat planteatzen da, bertan irabazi ahal izateko zure robota programatzen ikasi behar duzu scripten bitartez, hauek gero eta konplezuak egin beharko dituzte bideojokoan aurrera egin ahal izateko. Programazio gaia ikasteko aukera ezin hobea bhurtzen da hakitzu modu motibagarri batean egiten duelako.


3. Proyecto Kokori: Bideojoko honetan jokalariak ezpazio-ontzi baten barruan kokatzen dira, ontzi hau oso txikia da "nanobot" bat da asken finean. Ontzi onetan jokalariak zelula baten barruan sartuko dira bere funtzionamendua ikasteko eta txarto dauden gauzak konpontzeko. Orokorrean biologia lehenengo pertsonan eskaintzen du hainbat misioen bitartez.


4. SimCity Edu: SimCity simulazio bideojoko famatu bat da, bertan jokalariak herrialde bat eratu eta bideratu egin behar dute. Electronic Arts, bideojokoa eratu duen konpainia eta Glass Lab hezkuntzan erabiltzeko bideojokoak eratzen espezialisten artean bideojokoaren komunitate bat osatu dute ikasle eta irakasleak irakaskuntzan erabili dezaten.


5. Naraba World: Bideojoko hau bidai bat proposatzen digu Nabara izeneko leku batera. Nabra fantasia mundu bat da bertan uharte batzuk agertzen joango dira modu misteriotzu batean eta jokalaria uharte hauek esploratu egingo ditu asmakizunak eta ariketak osatuz dituzten ezagutzekin.



No hay comentarios:

Publicar un comentario