Orri honetan osteguneko teoria saioetan
ikasi dudanari buruzko hausnarketak egingo ditut astekari modura
antolatuta.
2014/10/16
Gaur IKT
irakasgaiaren lehenengo klasea izan dugu, hasieran ikasgai honetan
zer egingo dugun azaldu digu eta orokorrean, blog bat egitea izango
da! blogean ematen ditugun gauzen hausnarketak, lanak, ikerketak...
igo beharko ditugu. Hau da, lan guztia blog batean egingo dugu.
Azkenik klasearen amaieran, erlaxazio ariketa moduko bat egin dugu
bertan, IKT-ak hezkuntzan buruzko galderak egin ditu eta
segituan paper batean nahi genuena idatzi edo marrazteko eskatu digu.
Irakasgaiaren
lan guztiak blog batean egingo ditugula esan duenean harritu eta
postu egin naiz aldi berean, alde batetik , teknologiak irakaskuntzan
gehiago erabiltzeko partaide nintzelako eta beste aldetik teknologia
berriei buruzko gauza berriak ikastea gogoko dut. Amaieran egin dugun
ariketa arraroa iruditu zait eta ez dut ondo ulertu zertarako margotu
behar zen buruan zenuen lehenengo ideia baina gustatu egin zait eta
barre egin dut.
2014/10/30
Gaur klase
hasieran, "Visiones disruptivas de la educación" deituriko
bideo bat ikusi dugu, Maria Acasorena. Gero, lehenengo egunean egin
genuen erlaxazio ariketa egin dugun bitartean irakaslea zerbait
irakurri digu. Klasea bukatzeko lau ikaskideko taldeetan jarri gara,
egokitu zaigun gaiari buruz hitz egin dugu eta talde rolak banatu
ditugu:
Ane
Goienetxe: Harremanetarako arduraduna.
Ander
Gastesi: Antolakuntza arduraduna.
Xabier
Ibarrondo: Argazkigintza eta komunikazio arduraduna.
Josu
Hernaez: Idazkaria.
Gaurko
klasearen hasiera nahiko ona izan da eta guztiz ados nago Maria
Acasorekin nire ustez gaurko irakaskuntza zahartuta dagoela ere uste
dudalako. Gero erlaxatzeko ariketan ez naiz asko erlaxatu bero asko
nuelako eta ezin izan dut ariketa ondo ulertu. Azkenik klasearen
amaiera nahiko desastrea izan da, izan ere, irakaslea blogari eta
ikasgaiari buruzko zalantzak argitu ditu eta jendea oso urduri jarri
da.
Gure
taldeari egokitu zaigun gaia asko gustatu zait uste dudalako gaur
egun ume asko egunaren denboraren erdia baino gehiago pantaila bateri
begiratzen ematen duelako, Horregatik garrantzitsua da pantaila
aniztasuna gizartean aztertzea.
2014/11/13
Saio Teoriko
honetan bost taldeen aurkezpenak entzun ditugu aurkezpenak oso ondo
egin dituzte eta hauek egiteko erabili dituzten euskarri geheienak
ere, ondo egon dira. Aurkezpenak amaitzerakoan irakaslea bere iritzia
bota du eta Gonzalo nire ikaskidea ere iritzi interesgarri bat eman
du.
Orokorrean
aurkezpenen gaiak oso antzerakoak iruditu zaizkit eta hori batzutan
aspertu egin dit.Gustatu egin zait talde batek musika jarri duenean
aurkezpena egin duenean, ez dakit hobetu egin duen baina
interesgarria iruditu zait. Aurkezpenak egin eta gero klasea bukatu
aurretik Gonzalo esan du , bere ustez ahosko aurkezpenak egiteko
prestakuntzarik ez dugula eta aurkezpenetan txarto egiten duten
pertsona batzuk gero pertsonalki oso ondo hitz egiten dutela.
Amaitzeko bere iritziarekin bat natorrela esan nahi dut
2014/11/20
Gaur pantaila aniztasunari buruzko gure talde aurkezpena egin dugu. Aurkezpena orokorrean ondo egon dela uste dut.Zerbait aipatu beharko banu denbora gehiegi egon garela uste dut (12 minutu) saio onetan gure ostean 6 talde gehiago egin behar zuten aurkezpena eta denek gure denbora egiten bazuten ez zuen denborarik ematen.
Beste
taldeen aurkezpenak asko gustatu zaizkit bereziki egon diren bi
bideoak, niretzako entretenigarriagoak direlako, baina aldi berean
apunteak hartzeko eta aria jarraitzeko sailagoak dira.
2014/11/27
Gaur askenengo 7 taldeak aurkeztu dute IKT-ei buruzko landutako edukiak, konturatu egin naiz lehenengo egunean egin ziren aurkezpenetatik gaur egin diren aurkezpenetara alde handia dagoela baina ez txarto edo hobeto egiteagatik, erabilitako baliabideengatik.
Lehenengo
egunean talde guztiak ahoz egin zuten aurkezpenak, talde bat
berrikuntza bat sartu zuen, musika jarri aurkezpena
egiterakoan.Bigarren egunean bi talde bideoak egin zituzten egokitu
zitzaien gaia azaltzeko eta beste guztiak ahoz. Gaur Pow Toon
programa hiru talde erabili dute beste talde bat emaze programa eta
beste bat audioa grabatuta zuen.Uste dut aurkezpen gehiago egongo
baziren denek bideo bat egingo zutela edo audioa grabatuta ekarriko
zutela.
Nire ustez
bideo bat oso ondo eginda egon behar da bere edukia arreta deitzeko
niri begiak irudietara joaten zaizkit eta askotan ez dut entzuten
esaten dutena. Pow toon programa ez dut probatu baina ikusi
dudanagatik ez zait asko gustatzen, 5 minutuko topea du bideoak
egiterakoan bere irudi asko gif-ak dira eta hori testuari ez
erreparatzea eragiten du.
2014/12/11
Gaurko saioaren hasieran, blogak
amaitzeko eta askenengo zuzenketak egiteko argibide batzuk eman
dizkigu, gainera blogean agertu behar den informazioa zehaztu du.
Gero, dokumentatzaileek aurkezpenak
egiten hasi dira, dokumentatzaile talde bakoitza klaseko talde batzuk
aztertu egin dituzte eta informazio guztia batu dute sites.
Aurkezpenetan talde bakoitzaren ikasketa prozezua azaltzeaz gain
talde bakoitza gai bat garatu behar izan du.
Nik ez nuen ezagutzen dokumentatzaile
bat zer zen ezta zer nolako papera jokatzen zuen baina oso
interesgarria iruditu zait, izan ere dokumentatzaileak aurkezpenak
egiten dituztenean egin dituzun akatzetaz konturatzen zara eta zure
lan guztia beste ikuspuntu batetik ikustea beti ondo dago eta gainera
normalean kontuan hartzen ez den lanaren prozezu osoa ebaluatu egiten
da.
2014/12/18
Gaur askenengo IKT saioa izan dugu saio honetan geratzen zen dokumentatzaile taldea bere aurkezpena egin du eta Alaitz bideo interesgarri batzuk jarri dizkigu IKT-ei buruz hausnartzeko.
Beste barik blog honeri amaiera emateko esan beharra dut gero eta interesgarria egin zaidala bloga erabiltzea eta bertan lan egitea ez zaidala azpergarria iruditu beste lan batzuk moduan. Uste dut etorkizun batean irakaslea izango naizenean bloga erabiliko dudala nire ikasleekin edo etorkizun horretan dagoen beste antzeko tresna bat, izan ere, hori da IKT-en magia etengabe aldatzen, hobetzen doaz eta beraiekin egin ahal diren gauzak gero eta gehiago dira.
2014/12/18
Gaur askenengo IKT saioa izan dugu saio honetan geratzen zen dokumentatzaile taldea bere aurkezpena egin du eta Alaitz bideo interesgarri batzuk jarri dizkigu IKT-ei buruz hausnartzeko.
Beste barik blog honeri amaiera emateko esan beharra dut gero eta interesgarria egin zaidala bloga erabiltzea eta bertan lan egitea ez zaidala azpergarria iruditu beste lan batzuk moduan. Uste dut etorkizun batean irakaslea izango naizenean bloga erabiliko dudala nire ikasleekin edo etorkizun horretan dagoen beste antzeko tresna bat, izan ere, hori da IKT-en magia etengabe aldatzen, hobetzen doaz eta beraiekin egin ahal diren gauzak gero eta gehiago dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario