Teoriako Astekaria


Orri honetan osteguneko teoria saioetan ikasi dudanari buruzko hausnarketak egingo ditut astekari modura antolatuta.


2014/10/16

Gaur IKT irakasgaiaren lehenengo klasea izan dugu, hasieran ikasgai honetan zer egingo dugun azaldu digu eta orokorrean, blog bat egitea izango da! blogean ematen ditugun gauzen hausnarketak, lanak, ikerketak... igo beharko ditugu. Hau da, lan guztia blog batean egingo dugu. Azkenik klasearen amaieran, erlaxazio ariketa moduko bat egin dugu bertan, IKT-ak hezkuntzan buruzko galderak egin ditu  eta segituan paper batean nahi genuena idatzi edo marrazteko eskatu digu.

Irakasgaiaren lan guztiak blog batean egingo ditugula esan duenean harritu eta postu egin naiz aldi berean, alde batetik , teknologiak irakaskuntzan gehiago erabiltzeko partaide nintzelako eta beste aldetik teknologia berriei buruzko gauza berriak ikastea gogoko dut. Amaieran egin dugun ariketa arraroa iruditu zait eta ez dut ondo ulertu zertarako margotu behar zen buruan zenuen lehenengo ideia baina gustatu egin zait eta barre egin dut.







2014/10/30

Gaur klase hasieran, "Visiones disruptivas de la educación" deituriko bideo bat ikusi dugu, Maria Acasorena. Gero, lehenengo egunean egin genuen erlaxazio ariketa egin dugun bitartean irakaslea zerbait irakurri digu. Klasea bukatzeko lau ikaskideko taldeetan jarri gara, egokitu zaigun gaiari buruz hitz egin dugu eta talde rolak banatu ditugu:

Ane Goienetxe: Harremanetarako arduraduna.

Ander Gastesi: Antolakuntza arduraduna.

Xabier Ibarrondo: Argazkigintza eta komunikazio arduraduna.

Josu Hernaez: Idazkaria.

Gaurko klasearen hasiera nahiko ona izan da eta guztiz ados nago Maria Acasorekin nire ustez gaurko irakaskuntza zahartuta dagoela ere uste dudalako. Gero erlaxatzeko ariketan ez naiz asko erlaxatu bero asko nuelako eta ezin izan dut ariketa ondo ulertu. Azkenik klasearen amaiera nahiko desastrea izan da, izan ere, irakaslea blogari eta ikasgaiari buruzko zalantzak argitu ditu eta jendea oso urduri jarri da.

Gure taldeari egokitu zaigun gaia asko gustatu zait uste dudalako gaur egun ume asko egunaren denboraren erdia baino gehiago pantaila bateri begiratzen ematen duelako, Horregatik garrantzitsua da pantaila aniztasuna gizartean aztertzea.


2014/11/13

Saio Teoriko honetan bost taldeen aurkezpenak entzun ditugu aurkezpenak oso ondo egin dituzte eta hauek egiteko erabili dituzten euskarri geheienak ere, ondo egon dira. Aurkezpenak amaitzerakoan irakaslea bere iritzia bota du eta Gonzalo nire ikaskidea ere iritzi interesgarri bat eman du.

Orokorrean aurkezpenen gaiak oso antzerakoak iruditu zaizkit eta hori batzutan aspertu egin dit.Gustatu egin zait talde batek musika jarri duenean aurkezpena egin duenean, ez dakit hobetu egin duen baina interesgarria iruditu zait. Aurkezpenak egin eta gero klasea bukatu aurretik Gonzalo esan du , bere ustez ahosko aurkezpenak egiteko prestakuntzarik ez dugula eta aurkezpenetan txarto egiten duten pertsona batzuk gero pertsonalki oso ondo hitz egiten dutela. Amaitzeko bere iritziarekin bat natorrela esan nahi dut



2014/11/20

Gaur pantaila aniztasunari buruzko gure talde aurkezpena egin dugu. Aurkezpena orokorrean ondo egon dela uste dut.Zerbait aipatu beharko banu denbora gehiegi egon garela uste dut (12 minutu) saio onetan gure ostean 6 talde gehiago egin behar zuten aurkezpena eta denek gure denbora egiten bazuten ez zuen denborarik ematen.





Beste taldeen aurkezpenak asko gustatu zaizkit bereziki egon diren bi bideoak, niretzako entretenigarriagoak direlako, baina aldi berean apunteak hartzeko eta aria jarraitzeko sailagoak dira.


2014/11/27

Gaur askenengo 7 taldeak aurkeztu dute IKT-ei buruzko landutako edukiak, konturatu egin naiz lehenengo egunean egin ziren aurkezpenetatik gaur egin diren aurkezpenetara alde handia dagoela baina ez txarto edo hobeto egiteagatik, erabilitako baliabideengatik.

Lehenengo egunean talde guztiak ahoz egin zuten aurkezpenak, talde bat berrikuntza bat sartu zuen, musika jarri aurkezpena egiterakoan.Bigarren egunean bi talde bideoak egin zituzten egokitu zitzaien gaia azaltzeko eta beste guztiak ahoz. Gaur Pow Toon programa hiru talde erabili dute beste talde bat emaze programa eta beste bat audioa grabatuta zuen.Uste dut aurkezpen gehiago egongo baziren denek bideo bat egingo zutela edo audioa grabatuta ekarriko zutela.

Nire ustez bideo bat oso ondo eginda egon behar da bere edukia arreta deitzeko niri begiak irudietara joaten zaizkit eta askotan ez dut entzuten esaten dutena. Pow toon programa ez dut probatu baina ikusi dudanagatik ez zait asko gustatzen, 5 minutuko topea du bideoak egiterakoan bere irudi asko gif-ak dira eta hori testuari ez erreparatzea eragiten du.




2014/12/11

Gaurko saioaren hasieran, blogak amaitzeko eta askenengo zuzenketak egiteko argibide batzuk eman dizkigu, gainera blogean agertu behar den informazioa zehaztu du.


Gero, dokumentatzaileek aurkezpenak egiten hasi dira, dokumentatzaile talde bakoitza klaseko talde batzuk aztertu egin dituzte eta informazio guztia batu dute sites. Aurkezpenetan talde bakoitzaren ikasketa prozezua azaltzeaz gain talde bakoitza gai bat garatu behar izan du.


Nik ez nuen ezagutzen dokumentatzaile bat zer zen ezta zer nolako papera jokatzen zuen baina oso interesgarria iruditu zait, izan ere dokumentatzaileak aurkezpenak egiten dituztenean egin dituzun akatzetaz konturatzen zara eta zure lan guztia beste ikuspuntu batetik ikustea beti ondo dago eta gainera normalean kontuan hartzen ez den lanaren prozezu osoa ebaluatu egiten da.

2014/12/18

Gaur askenengo IKT saioa izan dugu saio honetan geratzen zen dokumentatzaile taldea bere aurkezpena egin du eta Alaitz bideo interesgarri batzuk jarri dizkigu IKT-ei buruz hausnartzeko.

Beste barik blog honeri amaiera emateko esan beharra dut gero eta interesgarria egin zaidala bloga erabiltzea  eta  bertan lan egitea ez zaidala azpergarria iruditu beste lan batzuk moduan. Uste dut etorkizun batean irakaslea izango naizenean bloga erabiliko dudala nire ikasleekin edo etorkizun horretan dagoen beste antzeko tresna bat, izan ere, hori da IKT-en magia etengabe aldatzen, hobetzen doaz eta beraiekin egin ahal diren gauzak gero eta gehiago dira.

                                            

                                                 





No hay comentarios:

Publicar un comentario