Praktikako Astekaria


Orri honetan ostegun eta ostiraleko praktiketako saioetan ikasi dudanari buruzko hausnarketak egingo ditut  astekari modura antolatuta.



2014/10/24

Ikasitakoa

Gaur lehenengo eta behin gure blogga zabaldu egin dugu, irakaslea emandako argibideekin. Gero blogga erabiltzeko oinarrizko kontzeptuak ikasi ditugu: Sarrerak egin, sarrerei etiketak jarri, helbideak txertatzen, sarreretan bideoak eta irudiak leku desberdinetatik txertatzen.

Ondoren bloggaren diseinuarekin jarraitu dugu, orriak zer diren, zertarako erabiltzen diren ikasi dugu eta bi sortu ditugu, astekaria eta informazio guztia gordetzeko orria. Bloggaren diseinuarekin jarraitzeko sarreretan jarritako etiketak bloggaren eskumaldean agertzea lortu dugu. Askenik izenburuaren atzean irudi bat jartzen ikasi dugu eta onekin batera picture manager programa ezagutu dugu irudiak moldatzeko.

Hausnarketa

Gaur gauza asko ikasi ditut blogger aplikazioari buruz, aurretik bloggak eginda nituen baina orriak jartzearena adibidez ez nuen erabili. Uste dut blog bat egitea ariketa oso onuragarria dela eta bere barruan ikt-en hainbat kontzeptu hartzen dituela


2014/10/30

Ikasitakoa

Gaurko klasean, blogger aplikazioaren  gauza berriak ikasten jarraitu dugu,  ikaskideen blog helbide gehiago txertatzen, datu pertsonalak aldatzen eta  argazkia jartzen. Gero feed bat zer den eta zertarako erabiltzen den ikasi dugu. Azkenik, erloju bat bloggean txertatzen ikasi dugu.

Hausnarketa

Gaurko klasea asko gustatu zait. hasieran nire bloggaren diseinua aldatu egin dut. Gero argazkia ipini eta askenean feed zer den ikasterakoan, gogorarazi egin dit youtubera, izan ere berdina egiten dut, kontu bat dut eta interesatzen zaizkidan kanalak jarraitzen ditut harpidetu botoia sakatuz. Azkenik txunditu egi dit erloju bat jarri ahal izatea link batekin eta aukera gehiago bilatuko ditut


2014/10/31

Ikasitakoa

Saio praktiko honetan hainbat gauza ikasi ditut lehenengo, nire taldekideak  praktikako saioetan Eider Martinez,  Xabier Ibarrondo eta Nerea Garcia izango direla. Gero irakaslea blogak irakaskuntzan gaiari buruz informazioa bilatzea eskatu digu, klase amaieran ikaskideen aurrean aurkesteko, Aurkezteko programa batzuk gomendatu dizkigu: Prezi, padle eta bubbl.


Hausnarketa

Egin dugun aurkezpen ariketa balio dit blogen erabilerak, ezaugarri, motak... ezagutzeko. Gure taldean  aurkezpena bubbl aplikazioarekin egitea erabaki dugu erabiltzen genuen lehen aldia izan harren, azkenean gure aurkezpena bubbl- rekin egin den  eta blogen adibideak eman dituen bakarra izan da.


Gure aurkezpena egiteko erabilitako kontzeptu maparen irudi bat jartzen dizuet:
                                       









2014/11/13

Ikasitakoa

Gaur praktikako saioan, txarto antolatuta zegoen word testu batekin lan egin dugu. Josune klasearen hasieran wordeko hainbat kontzeptu berri azaldu dizkigu egiten ditugun lanak txukunago egin ahal izateko: Dokumentua eskema moduan ikusi izenburuak mailakatzeko gero aurkibidea automatikoki egiteko, A-z tekla gauzak alfabetikoki antolatzeko, gainletratxoak, aspiletratxoak, oin-orria eta goiburua, estekak eta markatzaileak, iruzkinak jartzeko modua...




Hausnarketa

Saioa orokorrean interesgarria iruditu zait, izan ere, lanak egiterako orduan txukunago geratzeko tresnak ikasi ditudalako. ikasitako gauzetatik bi iruditu zaizkit interesgarrienak, alde batetik aurkibidea modu automatikoan egiteko modua izan da betidanik eskuz egin ditudalako, eta beste aldetik dokumentuaren barruan estekak jartzearen tresna izan da, hau, oso erabilgarria ikusten dut batez ere dokumentu luzeetan nahi duzun lekura joateko modu oso azkarra delako.

Amaitzeko esan nahi dut nik nire etxean ez dudala word erabiltzen, open office erabiltzen dut eta nahiko desberdinak direnez ez dakit ikasitako gauza guztiak erabili ahalgo ditudan.




2014/11/15

Ikasitakoa



Gaurko klasean praktiketan garatuko dugun talde proiektuarekin hasi gara. Asteko taldean lan egitearen hausnarketa bat egitea eskatu digu, hau egiteko taldean lan egiteko alde on eta txarrak ipintzea erabaki dugu.

Gero Jetak eta Pasotak deituriko testu bat irakurri dugu, eta honekin ere hausnartu egin dugu.

Askenik taldearen fitxa egin dugu bakoitzari rol bat iradokituz eta gure taldeari Mentologg izena jartzen, sites bat sortu dugu emangarriak, aktak, aurkezpena, informazioa,,, igotzeko eta askenik akta egin dugu.






Hausnarketa 

Interesgarria iruditu zait Jetak eta Pasotak testua egoera horiek talde lanetan sarritan gertatzen direlako eta konpontzeko argibideak ematen dituelako, baina aldi berean barregura eman dit Jetak eta Pasotak nola aipatzen zituen formagatik, iruditzen zuen animali ezpezie bat deskribatzen ari zela, ezaugarri hauek izaten ditu, honelako egoeretan agertzen da, gogoko du ezdaki zer egitea...

Sites bat sortu dudan lehenengo aldia izan da baina ikusi dudanagatik blogger- rekin antzekotasunak ditu.


2014/11/20

Ikasitakoa

Gaurko klasean taldeka jarri gara eta Josune eskatu digu proiektuan proposatzen den arazoari buruzko egoeraren azterketa bat egitea mapa kontzeptual baten bitartez. Gure taldea popplet programa erabiltzea erabaki du programa berriak ezagutzea beti ona delako.



Hausnarketa

Saio hau nahiko nahasi digu gure taldeari gutxienez, hasieratik ez dugu ondo ulertu egin behar zena eta galdera asko egin behar izan dizkiogu Josuneri. Baina askenean ondo egin dugula uste dut gainera popplet programa erabiltzen ikasi dut eta egia ezanda bubbl baino obeagoa iruditu zait.
















2014/11/21

Ikasitakoa

Gaurko saio praktikoaren hasieran konpetentzia digitalari buruzko bideo bat ikusi dugu:



Bideoa amaitu eta gero Josune konpetentzia digitalari buruzko mapa kontzeptual bat egin behar genuela esan digu hurrengo puntuekin:

-Zer dio kurrikuluma konpetentzia digitalari buruz.
-konpetentzia digitalaren ezaugarriak
-konpetentzia digitalaren dimentzioak
-Konpetentzia digitalaren ondorioak eskolan

Datu guzti hauek bilatzeko bideoa eta Josune Praktikako gidan jarri dizkigun helbideetaz baliatu gara. talde, hausnarketa bat egin dugu konpetentzia digitala eskolan duen lekuari buruz. Amaitzeko Delicius programan izena eman dut hurrengo lana egiteko.

Hausnarketa

Gaurko klasea baino lehen banekien zenbait gauza konpetentzia digitalari buruz, izan ere, klase teorikoetan gai honi buruzko aurkezpenak izan ditugu. Hala ere, Jordi Adell-en bideoa ez nuen ikusita eta interesgarria iruditu zait dimentzioak azaltzeko izan duen moduan.

Link-ak gordetzeko delicius programa asko gustatu zait eta benetan uste dut erabiliko dudala errazagoa delako interesatzen zitzaizun eta orain galduta duzun helbide bat aurkitzea



2014/11/27

Ikasitakoa

Gaur aurrerapen handiak egin ditugu taldeko sitesean, saioaren hasieran josune eskatu digu bakoitza deliciusen bilatutako 7 helbideetatik bat aukeratu eta bere azterketa egitea gidan agertzen zen taularekin. Ondoren bakoitza bere taula igo behar izan du deliciuseko helbidearekin batera. gure taldea nahiko arin bukatu du eta aprobetzatu egin dugu sites-a hobetzeko, orrialde nagusian sarrera txiki bat egin dugu, emangarri bakoitzean zer da egin behar dena azldu dugu eta aurreko egunetatik horaindik igotzeko geratzen ziren gauzak igo ditugu( kronograma, hausnarketak, kontzeptu mapa...)
Klasea amaitu baino lehen eskolaren egoeraren azterketa berdefinitu dugu.


Hausnarketa

Gaurko klasea ondo etorri zaigu sitesa eguneratzeko uste dut nahiko txarto zegoela, ez zuen ez sarrerarik ez azalpenik bakarrik irudiak. Horretaz gain uste dut saio amaieran denbora pixka bat falta izan zaigula egoeraren azterketa berria amaitzeko.


2014/12/11

Ikasitakoa

Gaurko saio praktikoan proiektuarekin jarraitu dugu, egoeraren azterketa berria egin eta gero gaur gure propozamenean erabiliko dugun programa blog edo web orrialdea aukeratu egin dugu.Bi aukeren artean egon gara Geogebra eta childtopia baina askenean childtopia web orrialdea aukeratu dugu eduki eta baliabide gehiago eskaintzen dituelako.

Hausnarketa

Childtopia web orrialdea aukeratu egin dugu uste dugulako oso aproposa dela, lehen hezkuntzako klase batean baliabide modura erabiltzeko. gainera interneteren bidez denez etxean ere bere gurasoekin jolasak eta ariketak egi ahalko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario