viernes, 19 de diciembre de 2014

Hezkuntzan erabiltzeko biedeojokoak

Nire blogari amaiera emateko hezkuntzan erabiltzeko prest dauden bideojoko batzuk erakustea gustatuko litzaidake.

1. Minecraft: Minecraft hasiera batean ez zegoen hezkuntzan erabiltzeko prestatua baina denborarekin, bere ezaugarriak ikusita hauek irakaskuntzan izan ahal dituzten erabilgarritasunak ikusi egin ziren eta momentu horretatik hezkuntzan erabiltzen hasi zen. Gainera programadore eta irakasle batzuk elkartu egin ziren hezkuntzarako prestatuta egongo zen bideojokoaren bertzio bat egiteko.


2. Hakitzu: Arraroa iruditu daiteke hezkuntzan borroken bideojoko bat erabiltzea baina, Hakitzu borrokako bideojoko berezi bat da. Bideojokoan robot lehiaketa bat planteatzen da, bertan irabazi ahal izateko zure robota programatzen ikasi behar duzu scripten bitartez, hauek gero eta konplezuak egin beharko dituzte bideojokoan aurrera egin ahal izateko. Programazio gaia ikasteko aukera ezin hobea bhurtzen da hakitzu modu motibagarri batean egiten duelako.


3. Proyecto Kokori: Bideojoko honetan jokalariak ezpazio-ontzi baten barruan kokatzen dira, ontzi hau oso txikia da "nanobot" bat da asken finean. Ontzi onetan jokalariak zelula baten barruan sartuko dira bere funtzionamendua ikasteko eta txarto dauden gauzak konpontzeko. Orokorrean biologia lehenengo pertsonan eskaintzen du hainbat misioen bitartez.


4. SimCity Edu: SimCity simulazio bideojoko famatu bat da, bertan jokalariak herrialde bat eratu eta bideratu egin behar dute. Electronic Arts, bideojokoa eratu duen konpainia eta Glass Lab hezkuntzan erabiltzeko bideojokoak eratzen espezialisten artean bideojokoaren komunitate bat osatu dute ikasle eta irakasleak irakaskuntzan erabili dezaten.


5. Naraba World: Bideojoko hau bidai bat proposatzen digu Nabara izeneko leku batera. Nabra fantasia mundu bat da bertan uharte batzuk agertzen joango dira modu misteriotzu batean eta jokalaria uharte hauek esploratu egingo ditu asmakizunak eta ariketak osatuz dituzten ezagutzekin.



viernes, 12 de diciembre de 2014

3.HITZALDIA

Mahai ingurua: Bideo jokoak Euskal Herrian.
Lau esperientzia: Iruri Knorr (Ideateca), Ignacio de Otalora (DigiPen), Josu Cobelo (Dada Company), Joannes Txabarri (Ikasplay)



IDEIA NAGUSIAK

Ideateca:

-Batez ere aisiari lotutako jokoak egiten dituzte.
-Multiplataformetarako jokoak egiten dituzte, HTLM5 teknologia erabiliz.
-Bideo jokoak: iBasket (Top 10), Mus jokoa, Bideo Puzzleak, Futbola...

DigiPen:

-Sormenezko industriaren sektorea indartzea helburu dute.
-Formakuntza eskeintzen dute, sormenezko industriaren sektorerako profesionalen prestakuntza egiten dute.

Dada Company:

-Haurrentzako bideo jokoak egiten dituzte.
-Liburu interaktiboak egiten dituzte, dispositibo taktilak: tablet eta mugikorra.
-Hezkuntzan eragina:
-Lengoaiaren garapena.
-Irakurzaletasuna sustatu.
-Imajinazioa.
-Zentzumenen garapena


Ikasplay:

-Joko Serioak egiten dituzte: entretenimendua eta formakuntza/hezkuntza prozesuak hobetzea helburu dute.

-Jokoak:
Simulatzaile didaktikoak: prozesuak, taldelana...
Joko hezitzaileak: euskara, matematika.
Jokoak neurrira egiten dituzte. Inguru birtualak 3D.


-Hezkuntzan eragina:
Ebaluazio eredu ezberdina eskeini.
Prozesu bidezko ikasketa: erabakiak hartu behar izatea, taldean lan egiteko herramintak lantzea...
Baloreak lantzeko baliabideak eskeini.



viernes, 5 de diciembre de 2014

2.HITZALDIA


Hitzaldia: “Zelan txertatu bideo jokoak hezkuntzan”. Carlos Gonzalez Tardón (People&Videogames).


Ideia Nagusiak

-Bideo joko guztiak hezitzaileak dira, onerako eta txarrerako. Hortaz, ikuspegi kritikoarekin aztertu behar ditugu.
-Bideo jokoak oso interesgarriak dira, erabiltzaileek erabiltzen dituztelako, hau da, ikasleak.
-Jolastuz kasten da: Motibazioa, Inmersioa, kooperazioa.
- Bideo jokoekiko aurre iritziak baztertu behar dira. Ikuspegi kritikoa erabiliz baloratu behar dira.
- Bideo jokoei beldurra kendu behar zaie.
- Bideo joko serioak: Dibertigarriak dira eta pertsonarengan aldaketa sortzen dute, baita jolasa amaitzen denean ere. Gaitasunak eta baloreak lantzen dituzte. Hauek "onak" zein "txarrak" izan daitezke.
-Etorkizuneko hezkuntza multimedia eta transmedia izango da. Zailtasunaren kontzeptua garrantzitsua izango da, hau da, erronka eta gaitasunen arteko oreka baldintzatzailea izango da.
-Teknologia tresna da, pertsonekin ikasten dugu.





viernes, 28 de noviembre de 2014

CHILDTOPIA


Childtopia-k etxeko umeentzat joko du ludiko eta hezitzaileak eskaintzea du helburutzat. . Materialak eskaintzen diren material guztiak eskolaren eta familiaren ingurunea indartzen duten irizpide psikopedagogikoekin eginda daude. Childtopia teknologia berriak eskaitzen duten aukera aprobetzatu egin du mundu multi-hizkuntza bat eta edozein erabiltzaile dibertitu ahal daiteken leku bat sortzeko.Gainera gurasoek beraien seme-alabek ariketa onuragarriak egiten ari direla jakingo dute.

                                 http://childtopia.com/index.php?module=home&newlang=eus


Childtopia lehen eta haur hezkuntzako umeentzat material hezitzailea eta interaktiboa eskaintzen duen orrialde bat da. Gai desberdinetako jokoak eskaitzen ditu : musika-heziketa-jokoak, orohimekoak, hizkuntza lantzeko, matematiketakoak, trebetasuna sustatzeko , sormena lantzeko. Heziketa-fitxak, ipuinak eta eskulanak ere. Ondorengo sailak ere eskaintzen ditu: detektibea, marraztea ikastea,zenbakiak marrazten ikastea, letrak, ipuinak eta ahozko-idatzizko ulermena.


viernes, 21 de noviembre de 2014

Punset, bideojokoak hezkuntzan



Artikulu honetan Punset bere iritzia ematen du bideojokoan hezkuntzan jokatzen edo jokatuko duten paperari buruz.


Bere ustez, gurasoek permisiboagoak izan beharko ziren bideojokoen gaian eta hezkuntzan erabiltzearen onurak ikusi beharko zituztela uste du: dibertigarriak dira eta horren ondorioz umeentzako motibagarriak, errealitate aspergarritik ihes egiteko aukera ematen dute eta sormena, oroimena, adimena... sustatzen dute. Azkenean Punset esaten du bera nahi ez duen gauza bakarra da irakasle bat 30 ikasleei klasea eman bere ahotsaz bakarrik baliatuz

                 
 http://www.eduardpunset.es/wp-content/uploads/2012/05/semanal20120413.pdf


Nik guztiz ados nago Punseten iritziarekin, izan ere, uste dut horaindik bideojokoen gaia ez dagoela gurasoen artean ondo ikusita eta hau aldatzeko bideojokoengatik apustu egiten duten irakasleak falta dira. Horrela bideojokoak irakaskuntzarako beste euskarri baten moduan ikusiko zuten.




jueves, 20 de noviembre de 2014

ikaskuntza gurpilak aurkezpena


Gaur gure taldeari aurkezteko txanda heldu zaigu. Sarrera honetan aurkeztu nahi dizuedana aurkezpen horren atzetik egon den lana da. Testuak laburtu, ulertu, elkartu eta klase aurrean azaltzeko prestatu.

Hemen duzue egokitu zitzaigun gaiaren laburpena:


LABURPENA

LA SOCIEDAD MULTIPANTALLAS” - Pantaila anitzeko gizartea
ALFABETIZAZIO MEDIATIKORAKO ERRONKAK:

Artikulu zientifikoa(zaila ulertzeko)
Sarrera:
Telebista tradizionala gaur egungo testuinguru digitaleko baldintza eta eskakizun berrietara moldatzen ari da
Birmoldaketa hauek: produkzioan, antolamenduan eta jasotzean ematen dira.
Honen barruan, aldaketak programetan, generoetean, orokorrean edukietan.
Laburbilduz, azalpen honetan, gizarte pantaila-anitzak alfabetizazio mediatikorako dituen erronka berriak ikusiko ditugu.

Erronkak:
Sistema mediatikoko aldaketa nabarmenena telebista eta ikus entzunezko zerbitzu berriak garraiatzeko sistema da.
Adibidez, sare digitalak, Internet, sateliteak…
Guzti honek konektibitatea etengabe bultzatzen du

Pantailen nahikotasuna:
Munduko txoko gehienak lurralde garatuetakoak eta baita azpigaratuagoak, gizarte mediatiko eta pantaila-anitzekoak bihurtu dira:
>Telebistako pantailatik hasi + ordenagailuarena + tabletarena + bideojokoena…
Honen arrazoia:
-gizakiak denbora asko eskeini dio hedabideei
Honek zentzua eta adimena kaltetu egiten ditu, eta horregatik, alfabetizazio mediatiko egokia gauzatzeko zenbaiten arteko elkarlana behar da

Ondorioa:
Aurretik esandako faktore guztien arteko konbinazioa ikusita, esan dezakegu hezkuntza eta telebista bat doazela, beraz, telebistaren erabilerarako estilo berriak aurkitu beharko litezke.

Bilaketa bilketa eta indexasio sistema berriak
Sarbide irekia sistema berriarekin, beharrezkoa da eduki asko eta idexatutak izatea beren erabilpenarako. Hau bi arazo:
-Telebistan adibidez edukien pilaketa seriazioaren bitartez.
-Sistema honekin informazioa antolatzeko, interneten bilatzeko motore berriak, telebistako programazioaren gida interaktiboak... agertzen dira.

Etengabeko eguneraketa eta egokitzapena
Edukiak ebabiliak izateko beharrezkoa dira hurremgo ezugarriak betetzen dituzten programak: -Informazioa modu erraz eta erregullar batean eguneratzen dituzten programak
-Edukiak erabilgarriak izaten usteko denbora bat izango dute.
-edukien birziklapena aurreikusi.

Interaktibitatea eta nabigatzeko sistema berriak.
Nabigazio sistema berrietan
-mota guztietako pertsonentzat prestatuta dagoen gero eta errezagoak dira sistemak.
-Metodo berrien sorrera personalizazioa eta edukien egokitzapenak egiteko.
-Taldeka edukiak sortzea ahalbidetzen dituzten modalitate berriak.
Hau telebista estilo berriak sortzeko ateak zabaltzen ditu.

Aditasunaren sakabanaketa eta sentzuaren eraikuntzarako sailtasunak
Gaur egun telebista ikusten duten pertsonek asko aldatzen dute kanalez hainbat faktorengatik.Hau ikusleen ezaugarrietan aldaketak sorrarazi ditu:
-informazioa orokorrean ulertzeko trebetasuna.
-informazio iturri desberdinei aldi berean adi egon.
-sailtasun handiagoa duten edukietatik interesa handitu.
Informazio guzti honekin gero eta zailagoa da sistema berri hauek erreztazunarekin erabiltzea eta gertatu ahal da pertzonen buruan asetasuna eta  nahasmenak sorraraztea.

Globalizazioa eta kokalekua
Komunikazio sare berriak ahalbidetu dute telebistaren edukiak estatuen mugak pasatzea.Honekin fenomeno berri bat eratzen da espainol asko estatuen mugak kontuan hartzen ez duten programak ikusten dituzte.

Jende espezifiko eta sektorialen larrialdia eta erabiltzeko testuinguru berriak
Telebistako kanal espezifikoeken aldi berean audientzia espezifikoak eratzen ari dira (medikuntza, arrantza, ehiza, gazteak...)hau orainik ez dago oso garatuta baina etorkizunean kontuan hartu beharreko kontzepta izango da.

Irakurketa hipermedia interaktiboa
Irakurketa berri hau hipermedia da gizabanakoa teknologia eta naturaren diskurtso oso desberdinak ikusten dituelako aldi berean eta interaktiboa irakurketa honetan jadanik ez dago narratzailerik orain irakurlea hartzen du paper hori.

Telebista berria alfabetizazio berria
Telebista aldatzen ari da eta horeegatik alfabetizazio mediatikoa ere bide berriak zabaltzen ditu.
-Hedabideak bereganatu
-berritze etengabea
-sormenagatik apostu
Sustapen estrategia berriak
Egoera berri honetarako alfabetizazio mediatikoaren sustapenerako estrategia berriak sortu dira.estrategia berri hauetan ikuslea telebistan dagoen informazio guztia modu kritikoan aztertu eta aukeraketa egoki bat egin behar du.
Begirada berri bat
Alfabetizazio mediatiko hau umeak hezitzeko ere balio ahal du, izan ere ondo erabilita bere autonomia eta errespontzabilitatea hobetu ahal du.

IKT berrien ahalmen eta arriskuak

Gehiegikeria
Honek ondorio fisiko eduki ditzake: Obesitate eta ikusmen arazoak. Baita garapenerako jardueren murrizketa, jokoan, kirolean, gizarte harremanetan...

Haurrak gizartetik baztertzea
Haurrak bi eratan aldendu al dira gizartetik. Alde batetik gizarte harremanerako orduak gutxituz eta bestetik harreman horietarako zailtasunak garatzean.

Harreman desegokiak
Komunikaziorako teknologia berriei esker gizarte harremanak erraz sor daitezke eta hauen distantziak txikitzen dira, baina umeen heldutasun prozesuan eragin desegokia izan dezakete.

Eduki desegokia
Komunikazio teknologia berriek informazio asko eskaintzen dute baina informazio kantitate hau eragin txarrak izan ditzake; heldutasun prozesu desegokia eragin adinerako desegokiak diren edukiengatik; baita indarkeriarekiko gogortzea eta obsesionatzea.

Sozializazioan familiak duen garrantzia
Gurasoak haien umeen heziketa mutur batera edo bestera eroan ez dezaten jakin behar dute haien semeen heziketan beste eragile batzuk daudela eta zenbat eta kanpoko eragin handiagoa izan orduan eta esanahi handiagoa edukiko duela familiaren heziketa.

Sozializazioan IKT berrien garrantzia
Gurasoek bizitako gizartea eta semeen gizarteak oso ezberdinak dira.
Bi garaien arteko ezberdintasun nabarmenena ikus-entzunezkoen garrantzia da.
Familia gehienek ez dira arduratzen telebistaren eta teknologia berrien kontrolaz baina bai ikastetxe on baten bilaketaz.
Gerta daiteke horrela jokatzea ez garelako jabetzen horren garrantziaz, baina asko gertatzen da gaiari buruzko ezagupen eta baliabide faltak edukitzea.
Telebistaren eta beste pantaila batzuen agerpen eta loturak asko nahasten dituzte gurasoak.
Horregatik gurasoen eta umeen arteko haustura teknologikoa gerta ez dadin saiatu behar da.

Familiak egin dezakeguna
Ezagutu:
Telebistaren eskaintza
komeni da ezagutzea telebistak eskaintzen dituen programa motak eta hauen nondik norakoak.
Bideo jokoen edukiak
Bideojokoak edukien arabera hautatzeko PEGI kodea erabiltzea komeni da, hau sailkapen sistema bat da eta komeni den adina eta jokoak dauzkan bestelako edukiei buruzko informazioa eskaintzen du ikonoen bidez.
Internet
Honi buruz jakin behar da ze orrialdeetan ibiltzen diren umeak eta norekin hitz egiten dute interneten bidez.
Sakelakoak
Komeni da jakitea ere hauen zerbitzu eta arriskuak.

Babestu:
Arau batzuk daude:
-Pantailetan umeek pasatzen duten denbora neurtu.
-Ordutegiak mugatu.
-Ahal izanik ez jarri telebistarik ez ordenagailurik haien logeletan.
-Sakelakoa izateko adina zehaztu
-Zein telebista programa ikusi ditzaketen argi eduki.
-Erreparatu bideo jokoen sailkapenari.
-Iragazkiak jarri interneteri, honela bertako eduki txarrak dauzkaten orrialdeetan umeak sartzea galaraziko dugu.
-Ez utzi umeak interneten bakarrik ibiltzen, haiekin egon eta orrialde finko batzuk eman segurtasun gehiago eduki ahal izateko.

Hezi:
Umeek haien kontsumoa kontrolatzen ikasteko hainbat estrategia erabili behar dituzte gurasoek:
-Norberaren ereduaren bidez hezi.
-Erabilitako arauen zentzua azaldu umeei.
-Arauak umeen hazkuntzari egokitu.
-Umeekin batera ekintzak egitean haien ikuspuntuak ikusi, gureak adierazi, betiere errespetuarekin, eta pantailetan ager daitezkeen edukiak ulertzen lagundu.


PANTAILAK: GURE SEME-ALABEI INFORMAZIOA HELARAZTEKO BIDEAK

Eskema honetan esaten dena batik bat, pantailen bitartez, gure seme-alabei informazioa helarazteko bost bide daudela da. Denek dituzte alde onak eta alde txarrak; jarraian, alde positibo eta negatibo esanguratsuenak biltzen dira:Telebistaren alde onak:
·Eskuragarritasun maila.
·Eskaintza handia
·Beste toki bateko gertakariak zuzenean ikusteko aukera
·Kanpoko mundura heltzeko aukera, beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutuz.
·Hezteko balio dezake: edukiak barneratzeko, ezagutza handitzeko edo hizkuntzak ikasteko.
·Jokaera onak eta positiboak ikustean, haurrek jarrera onak ikas ditzakete. Jokaera onekiko eragina.
·Irudimena bultzatu, sortzailea izaten ikasi, partekatzen ikasi, kirol espiritua sustatu,…

Telebistaren alde txarrak:
·Frustrazioa sor dezake, errealitatetik urrun dauden balioak eta ereduak eskaintzen direlako.
·Kontsumismorantz bultzatzen du.
·Osasunari dagokienez, pasibotasuna eta geldotasuna ekar dezake.
·Gutxiago irakurtzen da eta hizkuntza pobretzen da.
·Jendearekin harremanak eta kirol-ariketak edo jarduera fisikoak ez dira sustatzen.
·Telebistarekiko mendekotasuna ekar dezake, bakardadearen eta baztertzearen arriskua agertuz.

IKTen alde onak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak,bideo jokoen, Interneten eta sakelako telefonoaren pantailak)
·Urrun dauden kideak gerturatzen dituzte.
·Gauzak ikas daitezke, eta eskolan aplika daitezke.
IKTen alde txarrak
·Garestiak
·Mendekotasuna sor dezakete.
·Gizarte arazoak eragin ditzakete, bakardadea, konpainia txarrak…

Bideo jokoen alde onak
·Erabileraren kontrola badago, ez dira kaltegarriak.
·Denbora-pasa dibertigarria da: gozamena dakar.
·Merkatuan eskaintza aukera handia dago.
·Ezagutzak eta trebetasunak garatu daitezke.
·Hizkuntzak eta informatika programak ikasi daiteke.
·Ongi aukeratuz, sormena, buru bizkortasuna, lehiakortasuna oinarrizko ezagupen zabalagoa, oroimena, estrategiak, arrazoimena …  eta abar bultza daitezke.

Bideo jokoen alde txarrak
·Garestiak dira oraindik.
·Urduritasuna eragin dezake, pantaila amaigabeak baitaude.
·Pantailaren aurrean denbora gehiegi emanez gero, herabeak izan daitezke.
·Gehiegi erabiltzeak jarrera nartzisistak bultzatzen ditu.
·Gizarteratze prozesuan atzeratzea edo bakartzea eragin dezakete.
·Ingurunerako arreta ez da estimulatzen.
·Beste jardueretarako denbora kentzen die: lagunekin edo familiarekin egoteko, ikasteko…

Interneten alde onak
·Erraza da.
·Komunikazioa, bide guztien artean merkeena da.
·Informaziorako aukera anitzak ditu.
·Kultura garatzen lagundu dezake.
·Planetako edozeinekin harremanak izan ditzakegu: iritziak, esperientziak, trukeak… Ondorioz, beste kulturak eta hizkuntzak ikastea, eta lankidetzan aritzea sustatzen da.

Interneten alde txarrak
·Publizitate izurria (spamak).
·Kontsumitzaileak egindako erosketak beti ez dira ziurrak.
·Gaizkile sareak daude, kreditu txarteletara iruzur eginda heltzen direnak.
·Ziber-sexua: ezezagunekin harremanak izatea errazten du, eta ondorioz, pederastia sareek arazoa ager daiteke.
·Gehiegi erabiltzeak, bakartzea eragin dezake.
·Interneterako mendekotasuna

Sakelako telefonoaren zenbait alde on
·Urrunekoekin harremanak izan ditzakegu, eta arazoak konpondu: abisuak, alertak… Harremanak izanez gero, baztertzea edo inkomunikazioa ekiditen da.
·Denbora aurrezten da.
·Segurtasuna eta lasaitasuna ematen du.
·Erabakitzeko gaitasuna ematen du.
·Lanaren alorrean, bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremana hobetu da.

Sakelako telefonoaren zenbait alde txar
·Diru gastua erraz handitzen ahal da.
·Gizarte bazterketari aurre egiteko bidaltzen dira mezuak edo hitz egiten da.
·Urduritasuna sortzen du ez badago eskura.
·Haurtzaroan izatea oso kaltegarria izan daiteke.
·Gero eta gehiago erabiltzen dira beste pertsona batzuk mehatxatzeko eta iraintzeko.
·Nahi ez ditugun mezuak eta publizitatea jasotzea.

Hemen aurkezpena egiteko erabili dugun PPT-a:






5 hitz gako

- Gizartea
- Teknologia
- Gazteak
- Informazioa
- Hedabideak

2 erronka

- Zein da umee bat sakelako telefono bat edukitzeko adin aproposa?
- Zergatik gazteak telebista modu desberdin batean ikusten dute?




viernes, 14 de noviembre de 2014

1.HITZALDIA

Hitzaldi hau hirutik lehena izango da. Lehenengo honetan bideojokoei buruz modu orokor batean hitz egiten dute.Hitzaldi hau ikustea gomendatzen dizuet 2012 izan arren, gaur egun bideojokoak orokorrean duten garrantziaz ohartzeko datu eta kontzeptu oso interesgarri batzuk azaltzen dituelako


Hitzaldia: “Bideo jokoak, fenomeno unibertsala, baita gurean ere”. Arantza Atutxa (Creativity Zentrum)


IDEIA NAGUSIAK

-Sormen industrien arloan lan egiten dute
-Bideojokoak garrantzi handia dute sormen industrian.
-Aisialdiak egungo gizartean garrantzi handia du.
-Gamifikazioa: jokoaz kanpoko kontestuetan jokoari dagozkion teknikak erabiltzea, erabiltzailearen portaera jakin bat bultzatuz.
-Joko serioak: aisiaz haratago doazen jokoak dira. Beste jokoetan pertsona aldatu egiten da jolasten duen bitartean baina usten duenean ez du eraginik izan. bideojoko serioak bilatzen dutena da umea edo pertsona mundua ikusteko moduan eraginak izatea, beraz herramintak dira, eta adibidez ikasteko erabili ahal dira
-Zein arlotan erabiltzen dira Joko serioak: hezkuntza, osasungintza, praktika egiteko, lan mundua, marketing, adierazpen artistikoa...
-Hezkuntzan, joko serioen bidez gaitasun eta konpetentziak lortzen laguntzen dute.
-Zertan laguntzen dute joko serioek hezkuntzan: ikasketa errazten, giro lasaia eta ludikoa sortzen, sormena lantzen, parte hartzea bultzatzen, segurtasuna ematen, errespetua eta arauak onartzen...
-Eraginkorra izateko jokoak hiru ezaugarri izan behar ditu: Zentzua izan behar du (motibazioa), ikasketa prozesua bultzatu behar du eta autonomia eskeini behar du.
-Jokoen erabilpen egokia garrantzitsua da.

-Etorkizunean: hologramak, on line jokoak ugaritu, globalizazioa.



viernes, 7 de noviembre de 2014

Bideojokoen eragin txarren topikoak

Gaur egun oso hedatua dago bideojokoak jokalariari nortasunean eragin txar asko sortzen dituelaren ideia. Umeetan bereziki. Oso ohikoa da aldizkari, egunkari eta beste komunikabide batzuetan bideojokoei buruzko egiaztapenak entzutea, eta gehienetan hauen erabilpena dituzten eragin ezin okerrengoei buruz izaten dira: adimenean, nortasunean, bizitza soziala...

Iritzi korronte honen sorrera bideojokoetara jolasten zuten umeen kopuruaren igoerarekin hasi zen eta bideojoko berrietara ezaugarri bortitzak edo agresiboak sartzen hasi zirenetik

Egiaztapen hauen funts zientifiko falta harren, guraso eta hezitzaile askok ez dituzte behar erakustaldi handiakbortizkeria ez duela ezer onik ematen bere seme-alabei.Hezitzaileak dituzten kezka multzoa bideojokoen erabileran eta batez ere gehiegizko erabileran hauek dira:


Bortizkeria
Hezitzaile eta guraso gehienak esaten dute bideojokoak bortizkeri eta agresibitatez beterik daudela eta hau umeengan eragin txarrak sortzen dituela.

Sexismoa
Esaten da bideojoko gehienen protagonista mutila dela eta neskak agertzen direnean , bigarren mailako paper bat izaten dutela.

Arrazakeria
Bideojokoak arrazasko estereotipoak sustatzen dituztela esaten da. Zuriak ez diren pertsonaiak Bigarren mailako paperak ematen edo arrisku gehien dituzten lanetan erabiltzen

Gizartekoitasuna
Joera bat dago jokalariak bere adineko pertsonekin erlazionatzeko sailtasunak dituzten pertsonak direla eta horregatik bideojokoetara jolasten dutela.

Sormena
Baieztatzen da jokoak errepikapenak sustatzen dituztela eta hau jokalarien sormenean eraginak dituela

Adimena
Beste kasu batzuetan, esaten da adimena kamusten dela, eta umearen pentsamendua blokeatuta geratzen dela





sábado, 1 de noviembre de 2014

Zergatik Bideojokoak?

Hau bideojokoen gaiari buruzko blogeko lehenengo sarrera izango da. Sarrera honetan zergatik bideojokoen gaia aukeratu dudan azalduko dut nire arrazoiak emanez

Bideojokoak, Espainian ikus-entzunezko aisialdi interaktiboko lehenengo industria dira eta 2013an adibidez 762milioi euro sortu zituzten. Honekin esan nahi dut bideojokoak gaur egun izugarrizko garrantzia hartzen ari direla. Baina garrantzia hori ez daude aisialdiaren sektorean bakarrik hartzen, hezkuntzan ere bideojokoak gero eta gehiago erabiltzen hari dira hainbat arrazoiengatik:

- Umeen gustukoak, motibagarriak.
- Batzuk arrazonamendu bizkortasuna hobetzeko balio dute.
- Eskaintza barietatea.
- Askok umeen trebetasun kognitibo-espazialak garatzeko balio dute.
- Hobetzeko sena-sustatzen dute.
- aditasuna eta erreflexuak hobetzen dituzte
- Ondo aukeratuak sormena, buru bizkortasuna, lehiakortasuna eta oroimena indartzen dute.


Arrazoi hauengatik eta hezkuntzarekin erlazionatuta ez dauden beste askorengatik uste dut bideojokoak izugarrizko potentziala dutela irakaskuntzan. Uste dut gero eta gehiago erabiliko direla umeei gauza desberdinak erakusteko. Izan ere niri jadanik gauza asko erakutsi dizkidate.











jueves, 30 de octubre de 2014

IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia



Sintesia

Gaur eguneko gizarteari definizio bat jartzea oso zaila da baina esan dezakegu hainbat gauzen nahasketa bat duela, materialista, globalizatua, informazio eta ezagutza, komunikatiboa, irudiak, digitala...

Eta horrelako gizarte batean, gero eta indar gehiago hartzen hari dira IKT-ak, jende gazte guztiak erabiltzen dute gero eta hobeto eta gero eta gehiago. Horregatik eskola ere gizarte guztiarekin berritu egin behar da eta orain da momentua, orain dauka aitzakia aireberritzeko.

Eskoletan ematen den teknologien erabilpena ez dauka zer ikusirik etxean edo kalean egiten denarekin horregatik ikastetxeek funtzio hauek bete beharko zituen:

- Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala
- Eten digitala saihestu eta inklusio digitala bultzatu
- Hezkuntza eredua berriztatu.

Funtzio hauek betetzeko eta teknologia berriekin egunean jartzeko eskola hainbat tresna erabili ahal ditu adibidez: Blogak edo weblogak( ikasleen interesen gaietaz idazteko eta ikertzeko) , Wikiak (talde lanetara bideratuta), Webquestak( ikertzera bideratuta), Marka-gune sozialak ( ikasle -irakasle harremana informazioen bidez indartu), Podcastak (bideo eta audioekin lan egiteko), Moodle edo E-gela ( klaseen osagarria da, lanak egiteko eta bidaltzeko),Bideojokoak eta software didaktikoak (Motibazioa eta gaitasun desberdinak garatzeko)....



Hitz gakoak

- IKT
- Hezkuntza
- Teknologia
- Gizartea
- Informazioa


Galderak

- Posible izango da eskola etengabe irteten hari diren tresna digital berriak hezkuntzara aplikatzea abiadura berdinean?


- Orain irakasten hari diren irakasle asko ez dituzte teknologia berriak erabiltzen ez dakitelako, irakasle hauen ikasleak ez dute ondo ikasiko?