viernes, 7 de noviembre de 2014

Bideojokoen eragin txarren topikoak

Gaur egun oso hedatua dago bideojokoak jokalariari nortasunean eragin txar asko sortzen dituelaren ideia. Umeetan bereziki. Oso ohikoa da aldizkari, egunkari eta beste komunikabide batzuetan bideojokoei buruzko egiaztapenak entzutea, eta gehienetan hauen erabilpena dituzten eragin ezin okerrengoei buruz izaten dira: adimenean, nortasunean, bizitza soziala...

Iritzi korronte honen sorrera bideojokoetara jolasten zuten umeen kopuruaren igoerarekin hasi zen eta bideojoko berrietara ezaugarri bortitzak edo agresiboak sartzen hasi zirenetik

Egiaztapen hauen funts zientifiko falta harren, guraso eta hezitzaile askok ez dituzte behar erakustaldi handiakbortizkeria ez duela ezer onik ematen bere seme-alabei.Hezitzaileak dituzten kezka multzoa bideojokoen erabileran eta batez ere gehiegizko erabileran hauek dira:


Bortizkeria
Hezitzaile eta guraso gehienak esaten dute bideojokoak bortizkeri eta agresibitatez beterik daudela eta hau umeengan eragin txarrak sortzen dituela.

Sexismoa
Esaten da bideojoko gehienen protagonista mutila dela eta neskak agertzen direnean , bigarren mailako paper bat izaten dutela.

Arrazakeria
Bideojokoak arrazasko estereotipoak sustatzen dituztela esaten da. Zuriak ez diren pertsonaiak Bigarren mailako paperak ematen edo arrisku gehien dituzten lanetan erabiltzen

Gizartekoitasuna
Joera bat dago jokalariak bere adineko pertsonekin erlazionatzeko sailtasunak dituzten pertsonak direla eta horregatik bideojokoetara jolasten dutela.

Sormena
Baieztatzen da jokoak errepikapenak sustatzen dituztela eta hau jokalarien sormenean eraginak dituela

Adimena
Beste kasu batzuetan, esaten da adimena kamusten dela, eta umearen pentsamendua blokeatuta geratzen dela





No hay comentarios:

Publicar un comentario