viernes, 7 de noviembre de 2014

Bideojokoen eragin txarren topikoak

Gaur egun oso hedatua dago bideojokoak jokalariari nortasunean eragin txar asko sortzen dituelaren ideia. Umeetan bereziki. Oso ohikoa da aldizkari, egunkari eta beste komunikabide batzuetan bideojokoei buruzko egiaztapenak entzutea, eta gehienetan hauen erabilpena dituzten eragin ezin okerrengoei buruz izaten dira: adimenean, nortasunean, bizitza soziala...

Iritzi korronte honen sorrera bideojokoetara jolasten zuten umeen kopuruaren igoerarekin hasi zen eta bideojoko berrietara ezaugarri bortitzak edo agresiboak sartzen hasi zirenetik

Egiaztapen hauen funts zientifiko falta harren, guraso eta hezitzaile askok ez dituzte behar erakustaldi handiakbortizkeria ez duela ezer onik ematen bere seme-alabei.Hezitzaileak dituzten kezka multzoa bideojokoen erabileran eta batez ere gehiegizko erabileran hauek dira:


Bortizkeria
Hezitzaile eta guraso gehienak esaten dute bideojokoak bortizkeri eta agresibitatez beterik daudela eta hau umeengan eragin txarrak sortzen dituela.

Sexismoa
Esaten da bideojoko gehienen protagonista mutila dela eta neskak agertzen direnean , bigarren mailako paper bat izaten dutela.

Arrazakeria
Bideojokoak arrazasko estereotipoak sustatzen dituztela esaten da. Zuriak ez diren pertsonaiak Bigarren mailako paperak ematen edo arrisku gehien dituzten lanetan erabiltzen

Gizartekoitasuna
Joera bat dago jokalariak bere adineko pertsonekin erlazionatzeko sailtasunak dituzten pertsonak direla eta horregatik bideojokoetara jolasten dutela.

Sormena
Baieztatzen da jokoak errepikapenak sustatzen dituztela eta hau jokalarien sormenean eraginak dituela

Adimena
Beste kasu batzuetan, esaten da adimena kamusten dela, eta umearen pentsamendua blokeatuta geratzen dela





sábado, 1 de noviembre de 2014

Zergatik Bideojokoak?

Hau bideojokoen gaiari buruzko blogeko lehenengo sarrera izango da. Sarrera honetan zergatik bideojokoen gaia aukeratu dudan azalduko dut nire arrazoiak emanez

Bideojokoak, Espainian ikus-entzunezko aisialdi interaktiboko lehenengo industria dira eta 2013an adibidez 762milioi euro sortu zituzten. Honekin esan nahi dut bideojokoak gaur egun izugarrizko garrantzia hartzen ari direla. Baina garrantzia hori ez daude aisialdiaren sektorean bakarrik hartzen, hezkuntzan ere bideojokoak gero eta gehiago erabiltzen hari dira hainbat arrazoiengatik:

- Umeen gustukoak, motibagarriak.
- Batzuk arrazonamendu bizkortasuna hobetzeko balio dute.
- Eskaintza barietatea.
- Askok umeen trebetasun kognitibo-espazialak garatzeko balio dute.
- Hobetzeko sena-sustatzen dute.
- aditasuna eta erreflexuak hobetzen dituzte
- Ondo aukeratuak sormena, buru bizkortasuna, lehiakortasuna eta oroimena indartzen dute.


Arrazoi hauengatik eta hezkuntzarekin erlazionatuta ez dauden beste askorengatik uste dut bideojokoak izugarrizko potentziala dutela irakaskuntzan. Uste dut gero eta gehiago erabiliko direla umeei gauza desberdinak erakusteko. Izan ere niri jadanik gauza asko erakutsi dizkidate.











jueves, 30 de octubre de 2014

IKTak hezkuntza aireberritzeko aitzakia



Sintesia

Gaur eguneko gizarteari definizio bat jartzea oso zaila da baina esan dezakegu hainbat gauzen nahasketa bat duela, materialista, globalizatua, informazio eta ezagutza, komunikatiboa, irudiak, digitala...

Eta horrelako gizarte batean, gero eta indar gehiago hartzen hari dira IKT-ak, jende gazte guztiak erabiltzen dute gero eta hobeto eta gero eta gehiago. Horregatik eskola ere gizarte guztiarekin berritu egin behar da eta orain da momentua, orain dauka aitzakia aireberritzeko.

Eskoletan ematen den teknologien erabilpena ez dauka zer ikusirik etxean edo kalean egiten denarekin horregatik ikastetxeek funtzio hauek bete beharko zituen:

- Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala
- Eten digitala saihestu eta inklusio digitala bultzatu
- Hezkuntza eredua berriztatu.

Funtzio hauek betetzeko eta teknologia berriekin egunean jartzeko eskola hainbat tresna erabili ahal ditu adibidez: Blogak edo weblogak( ikasleen interesen gaietaz idazteko eta ikertzeko) , Wikiak (talde lanetara bideratuta), Webquestak( ikertzera bideratuta), Marka-gune sozialak ( ikasle -irakasle harremana informazioen bidez indartu), Podcastak (bideo eta audioekin lan egiteko), Moodle edo E-gela ( klaseen osagarria da, lanak egiteko eta bidaltzeko),Bideojokoak eta software didaktikoak (Motibazioa eta gaitasun desberdinak garatzeko)....



Hitz gakoak

- IKT
- Hezkuntza
- Teknologia
- Gizartea
- Informazioa


Galderak

- Posible izango da eskola etengabe irteten hari diren tresna digital berriak hezkuntzara aplikatzea abiadura berdinean?


- Orain irakasten hari diren irakasle asko ez dituzte teknologia berriak erabiltzen ez dakitelako, irakasle hauen ikasleak ez dute ondo ikasiko?